Haurtzaroa eta migrazioa : Frantziak eskubideak errespetatu gabe jarraitzen du
NBE Nazio Batuen Erakundeko Haurren Eskubideen Batzordeak argitara eman berri ditu bakarrik dauden adingabe migratzaileak babesteko Frantziako Estatuak dituen gabeziak. Maleruski, ez da lehen aldia. Estatuaren huts egite horiei erantzutea da hain zuzen Etorkinekin Diakité federazioaren eginkizunetarik bat. Hori dela eta etengabe ari da aterpekideen bila,gazteak ez daitezen kale gorrian egon beren errekurtsoak irauten duen bitartean. Bizi esperientzia indartsua da gazte horiei eskua luzatzea.
Martxoaren 14rako giza kate baterako deia « Gorrotoa eta arrazakeria uxatzeko, eskua eman elkarri ! »
Martxoaren 14an larunbat arratsaldeko 4etan Baionako Merkatu plazan hitzordu bat ematen zaie gorrotoari ezetz erran nahi dieten guziei, arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako nazioarteko egunaren baitan giza kate bat osatzeko hainbat elkarte eta erakundek egindako deiari erantzunez. Topaketa Judith Meyrounekin, antolatzaileetako bat Etorkinekin Diakiterentzat.
Badator Korrikaren 24. edizioa ! Etorkinekin Diakitek parte hartzeko deia egiten du
AEK ikaskuntza zentroen sareak antolatuta, Korrika, euskararen aldeko errelebo lasterketa enblematikoa, 2026ko martxoaren 19tik 29ra egingo da Euskal Herrian zehar. Iparraldean, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko 27 herri zeharkatuko ditu. Etorkinekin Diakite federazioak bat egingo du horrekin, martxoaren 24an Baionan egingo duen errelebo hartzean, 1 479. kilometroan, 21:50 aldera.
Zatozte une kolektibo indartsu hau partekatzera !