Les murs sont écueils, les ponts sont accueils

Petizioa izenpetu alisson gure artean egon dadin !

Informazio gehiago eta petizioa.

Gure Aktualitateak

Gure artikuluak

Gure artikuluak

AEK ikaskuntza zentroen sareak antolatuta, Korrika, euskararen aldeko errelebo lasterketa enblematikoa, 2026ko martxoaren 19tik 29ra egingo da Euskal Herrian zehar. Iparraldean, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko 27 herri zeharkatuko ditu. Etorkinekin Diakite federazioak bat egingo du horrekin, martxoaren 24an Baionan egingo duen errelebo hartzean, 1 479. kilometroan, 21:50 aldera.

Zatozte une kolektibo indartsu hau partekatzera !

Etorkinekin à la 23iéme korrika.
Etorkinekin à la 23iéme korrika.

Testuinguru berezian dator 24. Korrika hau. Aurreko edizioan zazpi ekintzaile auziperatuak izan ziren , 36 pertsona migratzaileri Irun eta Hendaia arteko muga igarotzen laguntzeagatik, Korrika hortik pasatzerakoan. Gertakaria ondoren, migratzaileen laguntzan ari ziren hogei bat elkartek ekintza aldarrikatu zuten. Joan den otsailaren 17an, Baionako Auzitegi Judizialak errugabetzat ekarri zituen zazpi lagun hoiek. Sostengu gisa eratutako « Akusatzen dut » kolektiboak « garaipena » txalotu zuen eta oroitarazi zuen, sarrera, zirkulazio eta egonaldi irregularretarako laguntza delitu bada Frantziako legean, « zuzeneko edo zeharkako kontraprestaziorik » ez bada edo laguntzak helburu humanitarioa baizik ez badu, aldiz, orduan ezin dela inolako akusazioarik eta auzipetzerik izan. Horregatik, eztabaida publikoak jarraitu behar du legearen esparrutik kanpo asmatutako baina batzuek aplikatzen ahalegintzen ari diren « elkartasun-delitu » horren inguruan eta « Akusatzen dut » kolektiboak mobilizaturik segitzen du : inor ez da ilegala lur honetan eta elkartasuna ez da delitua.

Etorkinekin à la 23iéme kjorrika.
Korrika 23

Epaiaren testuinguruan, 24. Korrikako bizkarreko honek sinbolo berezia darama : euskararen defentsatik at duintasunaren eta giza eskubideen aldeko elkartasun eta konpromisoa une indartsua dela azpimarratzen du. Garrantzitsua da gogoratzea 2021az geroztik bederatzi pertsona migratzaile hil direla Euskal Herrian muga zeharkatu nahian, horietatik bost Bidasoan itota.

Egunaz eta gauza gelditu gabe dabilen lasterketa honen nondik norakoa jarrai ezazue edo, hobeto, parte har ezazue ! Informazio guztia hemen : www.korrika.eus.

N’hésitez pas à venir en avance ! Rappel des détails :

ETORKINEKIN KORRIKAN

COURIR AVEC LES MIGRANT·E·S

Martxoaren 24ean Baionan

1 479. kma 21:50 - Maubec karrikatik San Espiritu zubiraino.

21:00etatik goiti, geltoki aitzinean, perkusio Afrikarrak Aya Fö taldearekin !

biography
biography
biography
biography