Les murs sont écueils, les ponts sont accueils

Petizioa izenpetu alisson gure artean egon dadin !

Informazio gehiago eta petizioa.

Gure Aktualitateak

Gure artikuluak

Gure artikuluak

Martxoaren 14an larunbat arratsaldeko 4etan Baionako Merkatu plazan hitzordu bat ematen zaie gorrotoari ezetz erran nahi dieten guziei, arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako nazioarteko egunaren baitan giza kate bat osatzeko hainbat elkarte eta erakundek egindako deiari erantzunez. Topaketa Judith Meyrounekin, antolatzaileetako bat Etorkinekin Diakiterentzat.

TEXTE

Judith engaiatzen den horietakoa da, bere kontzimenduetaz segur da. Bi urte hauetan Etorkinekin Diakite federazioko boluntarioa da, eta erabaki du 2018tik Baionako euskaldunen plazan masiboki iristen ikusi dituen migratzaileei laguntza ematea , bere borroka ugariei gehituz.

Egunero, mediku gazte honek Paueko Tuberkulosiaren Aurkako Borroka Zentroan parte hartzen du, zaintza zerbitzu batean prekarietate egoeran dauden pertsonei arreta ematen die, MSFrekin mundua zeharkatzen du eremu zailetan. Osasun-erreserbaren partaide ere bada, epidemien esparruan, hala nola, zikloi suntsitzailearen ondotik Mayotte ugartera joan da. Judithek, beraz, federazioan hain profesionala ez den inplikazioa aukeratu du. Ekintza Publikoko Batzordean sartu da, migrazio-politika hilgarriak salatzeko sentsibilizazio-ekintzen antolaketan parte hartuz. Kontzertuak Animatzeko Batzordeko boluntarioetako bat ere bada.

Judithek gogoan du 2025ean antolatutako giza kate hura. Ehunka lagun Errobiko bi zubi inguratu zituztelarik elkarri eskua emanez. « Oso une indartsua zen. Manifestazioetan usu ikusten ez den jendea hor zegoen : familiak, haurrak… Bata besteari lotua, eskuin muturrera jotzen duen gizarte horren aurrean, erantzun ez-bortitza eta elkartasunezkoa emateko. Benetan sentitzen zen hor egotearen inportantzia, kate horren katebegi bat izatea, nor beraren konpromisoak balioa izatea. Bloke bat osatzen genuen ! Handik urtebetera, deialdia berritzen dugu, egoera are okerragoa da ! Gaur egun antifaxismoa deabrutzen ari dira… Erokeria da ! Guztion presentzia behar beharrezkoa da herri hauteskundeen bezpera honetan, erakutsi eta frogatu behar baitugu anitz garela eskuin muturrari kontzesiorik txikiena ere ukatzen ez diogunak ! »

Judithek, deportatu erresistentziako kide baten biloba zenez, deportatuen mezu komuna irakurtzen zuen urtero Borgoinako bere hiri txikian deportazioaren biktimak gogoratzeko egun nazionalean. Memoriaren betebeharrak duen garrantziaz oroitzen da errateko : sekula ez horrelakorik berriro ! Hogei urte geroago, deitoratzen da : « Ia, bertan gaude ».

« Ia » hitza esaldi bukaeran desager ez dadila, mobiliza gaitezen, anitzek bidean galdu duten jendetasuna erakuts diezaiegun.

Hitzordua larunbatean martxoaren 14an, arratsaldeko 4etan, Baionako Merkatu plazan.

biography
biography
biography
biography