NBE Nazio Batuen Erakundeko Haurren Eskubideen Batzordeak argitara eman berri ditu bakarrik dauden adingabe migratzaileak babesteko Frantziako Estatuak dituen gabeziak. Maleruski, ez da lehen aldia. Estatuaren huts egite horiei erantzutea da hain zuzen Etorkinekin Diakité federazioaren eginkizunetarik bat. Hori dela eta etengabe ari da aterpekideen bila,gazteak ez daitezen kale gorrian egon beren errekurtsoak irauten duen bitartean. Bizi esperientzia indartsua da gazte horiei eskua luzatzea.
Lehenago ere, Nazio Batuen Batzordearen irizpena eman zen 2023an, 2024an eta 2025ean, Frantziak Haurren Eskubideen Nazioarteko Konbentzioa betetzeko neurriak har zitzan eskatzeko. Tamalgarria da Frantziako Estatu Kontseiluak irizpen horiei baliorik ez emateko hautua egitea, 2025eko uztailaren 1eko erabakian erran zuen bezala, horrek, beste hainbat akatsen artean, adingabe anitz kalean uztea eragiten baitu, haien eskubideak eskuratu ahal izateko zain eta esperantzan. Horren harira, Eskubideen Defendatzaileak edo Gisti-k egindako sintesiak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. La Cimadek, halaber, « Haurrak eta haien eskubideak babestea » gida bat argitaratu du, gai hori objektiboki argitzen duena.
Frantziaren kondena berri honek agerian uzten du bere konpromisoei eta, kasu honetan, bere giza konpromisoei ez erantzuteko konstantzia baten aldeko hautua.
Existitu behar ez izatea gustatuko litzaiokeen Etorkinekin Diakite federazioak ezin du erabaki bazterturik geratu diren horiek bertan behera uztea. Zenbateraino deshumaniza daiteke ? Puntu horretaraino ez jausteko, aterbea eskaintzen duten pertsonak taldean biltzen ari dira Etorkinekin Diakite federazioan. Informa zaitezke edo haiekin harremanetan sar federazioarekin : 06 70 30 59 47 edo harreman orria.